|

Liburutegia
2013 Eskola liburutegien topaketetarako Umandin egindako bideoa

2013ko Apirilaren 23
NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA
Nazioarteko
liburuaren eguna dela eta, bibliotekatik Maribik eta guraso talde batek
liburu eta ipuin batzuk aurkeztuko dute ikasgeletan, 2 urteko geletatik
hasita 6. mailakoetaraino. Gelaz gela arituko dira liburuak eta ipuinak
irakurtzen eta komentatzen.

Aurkeztuko diren liburu eta ipuinak:
IKASTOLAKO LIBURUTEGIA ZABALIK ARRATSALDEZ
Jakinarazi
nahi dizuegu datorren astelehenetik, irailaren 29tik ekainaren 5era,
ikastolako liburutegia zabalik egongo déla, arratsaldez 16:30 etik
18:00 etara.

Ikasturte
honetan bultzada nabarmena eman zaio aurreko urteetan irakasleek egin
duten lan bikainari, eskolako liburutegiari indar berria emateko asmoz.
Horrela, liburutegia elkargune bihurtu da, bai eta kontsultarako edota irakurketarako leku atsegin bat ere, jakina.
Erakusketa
Une
honetan eskolako ikasleek maputxe indioei buruzko erakusketaz gozatzeko
aukera daukate. Hona hemen aurkezpen didaktiko hau:
Erakusketa interesgarri hori lehenengoa baino ez da, seguru baikaude gehiago ere izango direla.
Eskolako liburutegia

Ikastetxeko sotoan dago, jantokiaren eta informatika-gelaren ondean.
Gure helburu nagusia honako hau da: umea autonomo sentituko den beste leku bat izatea.
Era askotako testuak (informatzaileak, zientifikoak, literarioak…) eta
edozein euskarritan (liburuak, DVD, CD-Rom…) daudenak irakurtzera
bultzatuko duen liburutegia nahi dugu.
- Bizitzaz eta kolorez betetako liburutegia, iradokitzailea eta erakargarria, eta han umeak eroso eta seguru sentituko dira.
- Gure liburutegian umeek lan egin eta beren ikasketa-prozesurako beharrezkoa duten informazioa bilatu ahal izango dute.
- Gure liburutegiak pentsaera kritikoa eta autonomoa garatzen lagunduko die.
- Nesken eta mutilen aukera-berdintasunean aurrera egiten lagunduko duen liburutegia izango da.
Helburuak
- Gizarte-mailakoak:
- Aukera-berdintasunean aurrera egitea.
- Arau batzuk errespetatzen ikastea (ordena, isiltasuna…).
- Pedagogikoak:
- Umeak prestatzea liburutegien erabiltzaile izan daitezen.
- Irakurtzeko ohiturak sustatzea.
- Informazioa bilatzeko gaitasuna garatzea.
- Kritika-gaitasuna garatzea.
- Kultura literarioa sorraraztea.
- Psikologikoak:
- Fantasia eta irudimena garatzea.
- Autoestimua eta autonomia sendotzea.
- Edertasunean heztea.
- Sentiberatasuna eta emozioak piztea, esnatzea.
Azken berriak gure Liburutegian:
1. Ziklorako:
 |
Neu naiz ederrena. Mario Ramos.
Aurreraxeago hiru txerrikumeak aurkitu ditu.
- Aizue, kurrinkari txikiok! Zertan ari zarete basoan jauzika, pisua galdu nahian ala?
Esan, potxolotxo horiek, nor da ederrena?
- galdeu die otsoak. |
 |
Munduko etxerik handiena. Leo Lionni.
Barraskilo
batzuk aza goxo batean bizi ziren. Etxeak gainean zeuzkatela, poliki
mugitzen ziren hosto batetik bestera jateko mokadu bigun baten bila.
Egun batean barraskilo txiki batek esan zion aitari: “Handitzen
naizenean munduko etxerik handiena eduki nahi dut”. “Hori tontakeria
galanta da”, erantzun zion aitak, hauxe baitzen barraskilorik
jakintsuena aza hartan. “Gauzak batzuk hobe txikiak baldin badira”. Eta
istorio hau kontatu zion... |
 |
Mailu zopa. Ingrid & Dieter Schubert
Ipuin
klasiko edo herrikoi baten bertsioa edo moldapena da hau, adibidez,
gazteleraz ere antzerakoa dugu Corimbo argitaletxean “Sopa de piedra”,
alegia. Alegiaren kutsua ere badu ipuin honek, ezaguna egingo zaigu
argumentua. Laguntasuna du gaia, adiskidetasuna, gai unibertsalak diren
aldetik oso aproposa den ipuina. Akaso, amaiera tupustean dator,
bapatekoa da. Nabarmenak dira ilustrazioak, zoragarriak, koloretsuak
eta alaiak, asko laguntzen diote testuaren ulermenari. |
2. Ziklorako:
 |
El collar de penas. Blanca Álvarez.
Keiko
espera un regalo especial para su sumpleaños pero recibe un collar de
diminutas conchas marinas.Su abuela Hisako le asegura que es mágico,
aunque ella no se lo cree. Esa noche, en sueños, las conchas le cuentan
su secreto ellas guardan todas las penas de los niños. Keiko descubre
un triste secreto de us abuela... Y mas cosas. |
 |
Izebak. Arrate Egaña.
Denik
eta planik aspergarriena edo arruntena, harrigarri suerta daiteke.
Jonek ezin zukeen inolaz ere aldez aurretik imajinatu izeben etxeko
abentura. Edonon ageri dira ezustekoak eta tupustean jauzi egiten dute,
gure bizitzari txiribuelta emateko. |
3. Ziklorako
 |
Dorretxe zaharreko misterioa. Fernando Morillo.
Abandonaturiko
dorretxe misteriotsu bat, burutik egindako marinel zahar eta
kondairazalea, San Joan suaren magia, mamu uluak... Andonik eta bere
lagunek ikaragarrizko abentura izango dute. Eta hori gutxi balitz,
Intzak lagun berri bat ekartzen du auzora: Aiora. Andoni liluratuta
gelditzen da etorri berriarekin eta begiratu besterik ezin dio egin. |
 |
Jara. Jasone Osoro
Jarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume
bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta,
batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin
haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta
tristurak...Denetik biziko du orriotan gure protagonistak. Baina,
batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko du bere
unibertsoa: estreinako musua. |
 |
Jara bikiak eta bikoteak. Jasone Osoro.
Jarak
lortu zuen Urko maitatzea, baina estreinako musuaren ostean, beraren
sentimenduak nahasirik daude. Horrez gain, lagun berriak iritsi dira
herrira: Nora eta Xabat. Xabatek zora-zora eginda ditu neska guztiak.
Jara eta Ihintza arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan.
Ikastetxearen mozorro festa antolatu da eta sorpresak egongo dira.
Zalantzak, maiteminak, zeloak eta haserreak aurkituko dituzu Jararen
abentura berrietan. |
 |
Jara Bartzelonan. Jasone Osoro
Bartzelonan
txiki sentitu da hasieran Jara, baina laster murgildu da hiriko
bizimoduan: itxura aldatu du, lagun berri eta interesgarriak egin ditu,
eta lanean ere hasi da. Heldu sentitu nahi du Jarak, baina horrek bere
ondorioak ekarriko ditu...
|
 |
Bihotz ausarta .Joanes Urkixo
Urtzi maiteminduta dago, baina nola esan Oihanari? Neskari
bere amodioa aitortzeko puntuan dagoenetan, ausartu ez eta
mutilaren frustrazioa handitzen doa. Ikasketetan gauzak ere
ez doazkio ondotxo eta hau guztia gutxi balitz, badirudi
Txispas aurrea hartzen ari zaiola eta Oihanaren “lagun kuttun
ofiziala” postua lortzeko puntuan dagoela. Noizbait
koldarkeria alde batera utzi bere buruarekin konfidantza hartu
eta benetako Bihotz Ausarta bihurtu behar izango du Urtzik.
Ausartuko al da? |

Cuando el mundo era joven todavía. Jurg Schubiger. ( 2008ko Hans Christian Andersen Saria)
Así empezó todo. Jurg Schubiger. (2008ko Hans Christian Andersen Saria)
Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K Rowling.
Harry Potter y las reliquias de la muerte.J.K. Rowling.
Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean. Mariasun Landa.
Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean. Mariasu
Cuentos en verso para niños perversos. Roald Dahl.
Sorgina eta maisua . Mariasun Landa.
Jara . Jasone Osoro.
Jara Bartzelonan. Jasone Osoro.
Narnia, El caballo y su jinete. C.S. Lewis.
Marlene y el taxizapato. Mariasun Landa (*)..
Soy el más guapo.Mario Ramos.
Selma. Jutta Bauer.
(*) 2008ko Hans Christian Andersen Sariaren Bigarrenetakoa, Mariasun Landa izan da.
Errekurtsoak Interneten (gaztelaniaz bakarrik)
S.O.L. (Servicio de orientación a la lectura)
El
Servicio de Orientación de Lectura es una iniciativa dirigida a la
sociedad en su conjunto de la Federación de Gremios de Editores de
España, desarrollada con la Fundación Germán Sánchez Ruipérez con dos
objetivos muy concretos: fomentar la lectura en todas las edades y dar
un servicio fácil y de calidad a quienes quieren relacionarse con los
libros y la lectura.
EducaRed
El
programa EducaRed, que impulsa el uso de Internet en la educación, está
impulsado por la Fundación Telefónica y Asociaciones profesionales del
mundo educativo, Confederaciones de padres y Sindicatos. EducaRed es un
programa abierto que aspira a aunar a toda la comunidad educativa
española -profesores, alumnos, padres y centros- de enseñanza primaria
, secundaria, bachillerato y ciclos formativos de grado medio.
Leer y vivir
Leer
y Vivir es un espacio virtual desde el que se ofrecen libros,
selecciones bibliográficas, actividades y recursos didácticos
relacionados con la lectura, la enseñanza y el aprendizaje en infantil,
primaria y secundaria. Un lugar donde disfrutar, informarse y aprender.
Ciudad Biblioteca con sus personajes literarios.
El rincón de los más pequeños
Animales, juegos y actividades, cuentos e historias, y enlaces a webs con los personajes más conocidos por los niños.
Guías de lectura de la Fundación Germán Sánchez Ruipérez
La
Fundación Germán Sánchez Ruipérez es una institución sin fines de
lucro, reconocida por el Ministerio de Cultura, y constituida en
octubre de 1981. Su objetivo general es la creación, fomento y
desarrollo de todo tipo de actividades culturales y, muy en especial,
del libro y la lectura.
Gurasoentzat irakurtzeko gidak
Los miedos infantiles en la literatura para niños (gaztelaniaz bakarrik)
Ikastola Umandi : F.J. Landaburu - Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefono : 945 17 28 01 Fax: 945 17 26 93
e-mail: umandi@euskalnet.net
©2008 A.M.P.A. Umandi Klub e-mail: apaumandi@hotmail.com |


|