Hasiera Umandi Klub ampa

 

¿Nortzuk gara?

Kanpoko ekintzak

Web orria

Gurasoen eskola

Jokoen txokoa

Liburtxo

Euskara

Goazen jolastera

Liburutegi

Jaiak

 

 

Umandi Ikastolako Web-orria

Bistan denez, aurtengoan ikastolaren web-orri berri honetan ari gara buru-belarri lanean. Beronen helburua familiek behar duten informazio guztia helaraztea izango da eta, halaber, interesgarriak gerta daitezkeen hezkuntza-edukiak denon eskuragai izatea.

Gure ikastolako Web-orri honen bidez  honetan guztian esku hartu eta eragin nahiko genuke:

Ikastola osoari gure ikas-proiektuaren berri ematea (gurasoei, irakasleei, ikasleei eta irakaskuntzaz kanpoko eragileei) eta, ikastolakoa izan gabe ere, honetaz interesa agertzen duen orori hurbiltzea.

Gure ikasleei Irakaskuntzaren arloaren barruan INTERNET erabiltzeko aukera ematea, tresna hori informaziorako eta komunikaziorako bitarteko sendoa den neurrian.

Ikastolako hezkuntza-proiektua osatzen dugunon artean komunikabide berri bat sortzea.

Web-orri hau eskueran daukazu denon artean bitarteko eraginkorra, baliagarria eta entretenigarria bilaka dezagun. Zeuk ere parte hartzen ez baduzu, zail-zaila eta lantsua izango zaigu benetan berau bizirik mantentzea. Denon  nahia zera da, geure-geurea izango den bitarteko bizia izatea, burutu nahi dugun proiektuaren garapenerako tresna egoki eta ezinbestekoa.

biribila

PARTE HARTU!!!!! Ekarpen edo iradokizunen bat badaukazu jar zaitez gurekin harremanetan. Zinez eskertuko dizugu. ZAIN GAUZKAZU, BADA!

Gure eskerrona

Hemendik bertatik zuen ahalegina eskertu nahi dugu. Badakigu, bai, sarritan zaila dela han eta hemen jardutea, etxetik kanpo eta etxe barruan ere lan egiten baitugu, aitak eta amak baikara... baina, hala ere, eskolaren eremuan ezinbestekoa da gure parte hartzea. Gure partehartzearen baitan da ikastetxean egin ohi diren hainbat eta hainbat ekintza-jarduerak aurrera egin ahal izatea. Eskerrak eman behar dizkizuegu aurrez, guztion artean hobera egingo baitugu.

Ikastola Umandi : F.J. Landaburu - Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefono : 945 17 28 01 Fax: 945 17 26 93
e-mail: umandi@euskalnet.net

©2008 A.M.P.A. Umandi Klub e-mail: apaumandi@hotmail.com

 

Umandi Ikastola. F. Xabier Landaburu kalea 9 -01010 Gasteiz

Estekak

Denon eskola

 

 

 

 

 

   
© AMPA Umandi