Hasiera Umandi klub ampa

 

¿Nortzuk gara?

Kanpoko ekintzak

Web orria

Gurasoen eskola

Jokoen txokoa

Liburtxo

Euskara

Goazen jolastera

Liburutegi

Jaiak

 

 

LIBURTXO Ikasleen arteko liburu-maileguaren sistema

liburtxoDOHAINTASUNIK EZ DA

Hau da, hau, kontraesana. Alde batetik gure helburua aitortzen dugu, eta bestetik, dohaintasunik ez dela diogu. Baina hau norbaitek ordaitzen duelako da horrela. Gure proposamena, gai honetan ardura duen Euskal Gobernuko Hezkuntza Sailak liburuen erosketa beregain hartzea da.

Dohaintasuna aldarrikatzen dugu, izan ere, gure ustez testu-liburuak Eskolako beste bitarteko bat dira, irakasleak, ikastetxeen mantenua eta garbitasun-zerbitzuak diren bezalaxe.


PENTSAERA ALDAKETA

Honek guztiak pentsaera aldaketa eragiten du.

1.-Norberaren jabetzatik komunitatearen jabetzara.
Testu-liburuak ikastolaren jabetza izatea da gure proposamena. Orain arte ikasleak ziren liburuen jabe beren familiek ordaintzen baitzituzten. Oraindik ere, gutxi-asko, ordaintzen jarraituko dugu eta horregatik, jakin badakigu, arrarotzat har daitekeela gure proposamena. Izan ere, badu arrarotik. Hala ere, aurrerapauso hau garrantzitsua dela uste dugu, eta are gehiago, ezinbestekoa dateke erabateko dohaintasuna lortzeko bidean. 


2.-Kontsumismotik razionalizaziora.
Gure seme-alabak belakiak bezalakoak dira, izan ere. Gauza asko eta asko zurgatzen dituze, besteak beste, gurasoon jarrerak eta beste. Hau garbi eta ozen diogu, kanpaina honekin bat egin nahi duten familiek aparteko lana ere izango dutela jakinarazte aldera: beren seme-alaben kontzientziazioa. Jarrera eta jokamolde guztiak txikitatik ikusten badituzte, normaltzat hartuko dituzte, inolako esfortzurik gabe. Beraz, aurrerantzean jorratu behar den pentsamolde berria zera da, liburuak denonak diren neurrian egoki erabili eta txukun zaindu behar ditugula.


3.-KLAUSTRORA eta AMPAren arteko elkarlana.
Irakasleak dira, zalantzarik gabe, heziketan ditugun kiderik onenak. Berriro ere laguntza eskatuko diegu. Jakin badakigu, honek guztiak lana eragingo diela, baina, epe luzera, elkarlana finkatzen bada, denon onerako izango delakoan gaude.
Testu-liburuak aukeratzeko orduan ere irakasleen laguntza beharko dugu, liburuon gehiengoa berrerabiltzekoa izan dadila lortu behar baitugu.


4.-Planetaren iraunkortasuna
Bistan da, tankera honetako neurri txikiekin  ez dugu egun gurean diren  ingurugiroko arazoak konponduko. Hori bai, arazoa ez areagotzeko neurri egokiak izan daitezke. Urterik urte asko eta asko dira berrerabili ezin daitezkeen liburuak eta, normalean, gure etxean edo biltokietan metaturik geratzen dira. Planetaren osasuna gure ohitura eta jokamoldeen baitan ere badago, neurri batean.
               
¿NOLA EGINGO DUGU?

Bigarren aldi honetan honako ekintza hauek burutzea dugu xede:

    • AMPA eta KLAUSTROko kideen artean urte honetan errekuperatzekoak diren liburuak aukeratzen dira.
    • Kanpaina honetan parte hartzen ari garela jakinarazteko txartel bat ikusgai jarri da ikastolan, ikasleek eta gurasoek horren berri izan dezaten.
    • Arabako beste ikastetxe eta Autonomi Elkarteetan testu-liburuen berrerabilpenari buruz dauden esperientzien gainean gogoeta eta berba egiteko jardunaldiak burutu dira. Halaber, lekuan lekuko beharrei eta ikasleen hezkuntza-premiei erantzuteko materiala egitearen inguruko esperientziak ere aztertu dira.
    • Ikasturtearen amaieran, aurretiaz aukeratu diren liburuak jasoko dira, hurrengo ikasturtean libruruak banatzeko orduan beharrezkoak diren irizpideak zehaztuz.

ZUEN LAGUNTZA BEHAR-BEHARREZKOA DUGU

AMPA buru-belarri lanean da, dagoenekoz, LIBURTXO edizio honetan. Nolanahi ere, zuen laguntza behar-beharrezkoa dugu honek guztiak arrakasta izateko.

Modu ezberdinak dira honetan guztian parte hartzeko eta gurekin elkarlanean jarduteko.
• Gure seme-alaben kontzientzian eraginez, urtero-urtero liburu erosi berriak ez dituztela erabiliko argi azalduz eta, horien partez, beste ikaskide batzuek erabilitakoak eskuragai izango dituztela jakinaraziz. Horregatik, hain zuzen, testu-liburuak txukun zaindu behar dituzte, hurrengo batean erabiliko dituen ikaslearengan pentsatuz.
• Kontua ez da, inolaz ere, ikasleak agobiatzea, baina bai, ordea, LIBURTXOn partehartzaile eta protagonista bilakatzea.
• Liburuak plastikoz biltzeko garaian, erraz ken daitezkeen bildukiak erabili. Halaber, liburuan izena jartzean, aztarrenik utziko ez duten moduak erabili.
• Jasotako liburuak, aztertu, aukeratu eta banatzeko orduan AMPArekin elkarlanean aritu.
• Kanpaina hobetze aldera zuen iritziak eman.
• Ahal den neurrian, behintzat, testu-liburuen dohaintasuna aldarrikatu.

ETA BUKATZEKO

Zuen arreta biziki eskertu nahi dugu eta, zuek eta zuen seme-alabek honetan PARTE HARTZERA gonbidatu nahi zaituztegu. Era honetako ekinbideek Euskal Eskola Publikoak egunetik egunera hobera bidean egin dezala balio duelakoan gaude.

Participa!!!!!Ponte en contacto con nosotros si te interesa colaborar y/o si tienes alguna aportación o sugerencia que hacernos. Te lo agradeceremos sinceramente. ¡ANIMAOS!Parte Hartu!!!!  Elkarlanean jardun nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan. Halaber, esandakoaren harira iradokizun edo ekarpenik baduzu, egiguzu, arren. Biziki estimatuko dizugu. PARTE HARTU, BADA!

Esana dugu, bidea motela den arren, dagoenekoz aurrerapausoak ematen dihardugu.

Ikastola Umandi : F.J. Landaburu - Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefono : 945 17 28 01 Fax: 945 17 26 93
e-mail: umandi@euskalnet.net

©2008 A.M.P.A. Umandi Klub e-mail: apaumandi@hotmail.com

 

Umandi Ikastola. F. Xabier Landaburu kalea 9 -01010 Gasteiz

Estekak

Denon eskola

 

 

 

 

 

   
© AMPA Umandi