Umandi
ikastolako jantokia ikastetxeko sotoan kokatuta dago. Instalakuntzak
jantokia bera eta txikiak atenditzeko ondoko gela txikia dira. Areto
handian jantokia bera, sukaldea, despentsa, komunak eta konketak,
Sukaldeak ontzi garbigailua, hozkailua, jakiak beroak mantentzeko
armairua eta orokorrean jantokian beharrezkoak diren tresneriak daude.
Jantokiak irteera zuzena du ikastolako patiora.
Umandi ikastolako jantokia kudeaketa 2004ko kurtsotik zuzenekoa da.
2011/2012ko eskola-jantokien funtzionamendurako jarraibideak
Jantokiko funtzionamendua (pdf, 56Kb)
Zer da eritasun zeliakoa?
Glutenarekiko intolerantziaren ondorioz hesteetako mukosan lesioak sortzen dituen asaldura kronikoa da gaixotasun zeliakoa. Besteak beste, Irlandan 300 biztanletik 1ek du eta Estatu Batuetan 5000tik 1ek.
Garian,
zekalean, garagarrean eta neurri txikiagoan oloan dagoen gliadinaren α
frakzioari zor zaio eragin toxikoa. Gaixo hauek arroza, artoa eta soia
ondo onartzen dituzte.
Gaixotasun immunologiko
honetan gliadinak antigeno gisa jokatzen du immunoklonplexuak eratuz.
Immunokonplexu hauek NK zelulak erakartzen dituzte eta hauek mukosa
lesionatzen dute.
Bizitzaren edozein unetan ager
daiteke gaixotasun hau, sintomen bidez. Honen ondorioz beherakoak,
gorakoak, zurbiltasuna eta masa muskularraren gutxitzea agertuko dira.
Gaixotasuna zuzentzeko modu bakarra bizi den artean glutena dietatik kentzea da

Ikastola Umandi : F.J. Landaburu - Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa: 945 17 28 01 Faxa: 945 17 26 93
e-mail: umandi@euskalnet.net
©2008 Umandi Guraso Elkartea e-mail: apaumandi@hotmail.com